BCCCAP00000000000000000001806

ESPETXERA Ostatutik atera ta ordu erdi baño len, udal-ertzaiñak etorri ziran Praixku itzaia an zegoen galdezka. - Ez -esan zien ostalariak-. Aristian er– ten dek emendik. - Eta nora dijoan esan al dik? - Ez. Balara batean ez dala azalduko esanta joan dek. Nik etzekit besterik. - Etxera joana izango dek orduan. - Litekena dek. - Ara joan bearko.. Epaillearen aldetik gatozik, gaur bederatziak aldean auzitegian azaltzeko aginduarekin. Ea igesi egiten di– gun. - Ez dit uste. - Eta i zer iritzikoa aiz? - Nik biak lagunak nizkin. Batez ere, Praixku. Nik ostatuan bear nituen gauzik geienak, onek ekartzen zizkidaken. Epailleak ez banau deitzen, ez dit itz erdi bat ere atera– ko. Nere iritzia bego ezkutuan. Arek il badu ere, bere burua salbatzeko. Ortan etzeukat zalantzik. - Amaren etxean ez badegu arkitzen, bueltan etorriko gaituk. Ordurako balitekek emen izatea. Ostalariak bazekin, Praxkuk berak esanta, aren lana zala. Baña etzekien azken orduan 39

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz