BCCCAP00000000000000000001806
ziran. Uste gabean arrapatu nituen. Neri go– gor egin bazidaten, ta jo ta bat ondatu ba– nuen, ni izango nintzan gaixtoa. Nik ere bi– zia maite det; eta, Jaungoikoak deitu arte, gordetzera beartua nago. - Guk anaia degu illa; ta, andik edo emendik i galdu arte, ez diagu pakean utziko -erantzun zioten gazteak. - Nai dezutena egin. Baña zerok atera kontuak. Nik ainbeste arrixku izango dezute. Nere bizia arrixkuan ikusten badet, al deta– narekin eman egingo ziot. Baña utzi nere amari. Gaixoak ez dik ortan errurik. Bestela ere, naiko naigabea bazebilkik berekin. Utzi zaiozute pakean. - Epailleari aurrea artuta zertan sartzen zerate zuek? -erritan eman zien aitak. - Bazekit aurki auzitegira deituko didate– la, ta bolara bateko espetxea neretzat dagoe– la. Baña nere amari pakean uzteko moduak egingo dizkit. - Eta bi mando aiekin zer egin bear dek? Joxe Migelek zorretan zeuzkaken. - Bai. Aren lekuan i asiko aiz? -galdetu zion Iñaxio illaren anaiari... - Asma ortan nabillek. - Gaurtik aurrera, bada, ireak dituk. Ez ago zorretan. Ea, orrela, egindako zerbait or– daintzen dizuetedan. Jainkoak jakingo dik orain nere etorkizunaren berri. Illa or zegok; iltzallea emen. Etzekit nola epaituko nauten. - Eskerrik asko, Praixku. Denei esku emanta ezkutatu zan andik. 37
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz