BCCCAP00000000000000000001806
zia betor nere gañera. Laban zorrotz madari– katu ura atera zidan, bada, arek. - Orduan ik jo uan akulluarekin? - Bai, zoritxarrez. Eztabaidaka aritzen bagiñan ere, nik ez nion egundo gorroto txa– rrik artu. Bere purrustadan <lena utzita joa– ten zanean, grazi egiten zidan neri. Berriz el– karrengana biltzeko pozean egoten nintzan ni. Garbi esango dizutet, nai badezute sinis– tu: nik maite nuen Joxe Migel. - Eta nola ainbesteraño asarretu ziñaten? Gertatu zana dena kontatu zienean, ala erantzun zioten: - Eta jo gabe ezin al zezaken menderatu? - Bai. Orain aixa esaten dezute ori. Txi- kia bazan ere, ume bizia; ta itxutua ni iltzera zetorren ura. Orduan akulluarekin jo nuen. Leku txarrean arrapatu nuela... - Ik nai dekan bezela kontatu ta guk si– nistu egin bear al diagu? -esan zion, etxetik aurrean aizkatu zituen bi gazte aietako ba– tek. - Nai badezute, ez sinistu. Baña nik egia ziot. Ez gero, bart bezela, nere ama bultza ta botarik nere etxera sartu. Orduan, zuetako bat etxe barman garbitu izan banu, ni izango niñun gaiztoa. Amarretatik batek etzizuten artara joaten utziko. Arrats illunean inda– rrean alargun baten etxera sartzea, nik egin detan baño lan gaixtoagoa dek. - Nere seme auek bart arratsean? - Bai. Zure seme bi gazteen auek etxean arrapatu nituen. Ama bultza ta botarik sartu 36
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz