BCCCAP00000000000000000001806

nak-. Gizon paketsu-atsegin orrek zer ote zuen, aitdr-leku ura bere apaiz ta guzi ala as– tintzeko? Oraindik geiago arritu ziran, andik atera– tako apaiza etzala errikoa. Ezaguna ere ez, eta bikario jaunaren aitorlekuan zegoen. Ille– tara joandakoren bat agian, Praixkuk eskatu– ta aitorlekura sartu zana. Alako zaldi-otsaren antza zeukaten aren urratsak. Apaiz estra– ñoa, benetan. Orduantxe asi zan bere denbora guziko Praixkuren inpernua. Geroztik amaika atze– ra-aukera egin zituen barkamenaren eske. As– kotan arrapatuko zuen apaiz ura bera aitor– lekuan. Baña nai zuenik etzuen iritxiko. Illetak bukatu ondoren, Praixku ostatura joan zan, bere lanbidea artuko zuen lengu– suarekin itzegitera. Joxe Migelen gurasoak eta senideak, be– rriz, onen billa zebiltzan. Galdera batzuk egin nai zizkioten. Baña etzuten iñon ar– kitzen aren aztarrenik. Norabait ezkutatu zan andik. Len aren susmoa egiten bazuten, orain ziurtasuna ere bazeukaten ura zala. Zergatik gorde bear zuen bestela? - Ez, jaunak, ez -esan zien norbaitek-. Zuzenean ostatura joana dek. Esan bezela, an arkitu zuten. Bera aurre– ratu zitzaien: - Benetan laguntzen dizutet naigabean. Ez beste iñoren atzetik ibilli. Lan gaixto ori nerea da eta barkatu. Merezi detan zigor gu- 35

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz