BCCCAP00000000000000000001806
rritako ezagutzen etzituen apa1zen batzuk izango zirala-ta. Illaren gurasoak eta anai-arrebak, ziur ez bazekiten ere, Praixkuren lana izango zala noski bazituzten beren zalantzak. Eme ze– biltzan, ura non ikusiko. Bai iritxi ere. Lax– ter oartu ziran elizan zegoela. Aitor-lekuan, gañera. Etzan itza ta putza apaizarekin luza– roan aritu izketan; eta, ateratzerakoan, alako purrustada batekin, ia irauli zuela aitor– lekua, bere apaiz ta guzi. - Demoniozko apaiz urde orí! -zion be– rekiko-. Ori ez dek, iñondik ere, parte one– koa. «Agur, Maria» esan diodaneko: - Aitortzera al ator? - Onera zertara etorriko nintzan bestela? - Zer pekatu egin dituk? - Orain dakarten Joxe Migel ori nik il nuen atzo. - Gizona il da aitortzera ator? - Nik ez det zuek erakutsia besterik egi- ten. - Alper-alperrik ator, bada. Odol– kutsurik ez dek kentzen ez emen ta ez bes– tean. Ori entzun zuenean, izu laborriak artu zuen Praixku. - Pake-billa etorrita, ori al da erantzuna? Daldaraka geratu zan. Geroztik, il arte, etzuen onik izan. • Txuxenean, atzeko aulkietara joan ta otoitzari eman zion. - Oraindik olakorik! -zioten ikusi zute- 34
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz