BCCCAP00000000000000000001806
AITORTZA Ama negarrez utzita, bera ere bai noski, zuzenean elizara joan zan... Zurbil zeukan arpegia. Begiak gorri. Lo gutxi egindako itxu– rakoa. Etzuen illaren etxera joan nai izan. Tris– teegia iruditu zitzaion. Baña eliz-dorreko kanpaiak entzun orduko, negarrari eman zion, eta bazter batetik begira egon zan, jetxi zuten arte. Gizon gazte ura aldapak beera besteren bizkarrean ikusi zuenean, itzai gizarajoak etzekien zer erabaki artu. Il-kajaren atzetik zetozen bere guraso, anai ta aideak baño nai– gabetuagoa zegoen. - Ai, Joxe Migel! -zion berekiko-. Agon lekuan agola, barka zaidak. Oraindik bizi bear uana, neregatik kanposantura aramate. Uste gabeko zartako ura eman nin, bada, nik! Eztabaidaka aritzen bagiñan ere, beti la– gunak izan giñun. Laban zorrotz madarikatu arek dizkik erru guziak. Bestela, nik ez iñu– dan egundo joko. I joan aiz; baña nere zo– ritxarra asi besterik ez dek egin. Baña Joxe Migelek etzion barkatu. Azke– nean berak eraman zuen Praixku iilobira. Kezkaz betea zegoen eta txuxenean eliza– ra joan zan pakearen billa. Aitortu nai zuen bere pekatua, aundia edo txikia, illetara eto- 33
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz