BCCCAP00000000000000000001806
atarían mai txiki bat zegoen jarria, zapi beltz batekin estalita. An utzi zuten il-kaja. Apaizak azkeneko il-otoitzak egin ondo– ren, berriro gorputza jaso ta goiko kanposan– tura eraman zuten, ta an utzi, gero lur onetsian eortzitzeko. Bitartean, illetak asi ziran. Bukatu zira– nean, ez dakit oraindik badiraun eliz-atarian dolu-miñak artzeko oitura triste arek. Illaren aideak jartzen ziran banaka– banaka lerroan; eta, elizatik jendea erten– alean, denak, esku emanez eta «naigabean laguntzen dizut» esanez, joaten ziran beren bidean, geienak ajola aundi gabe. Legea bete. Oitura samingarriagorik ez det ikusi nere be– gien aurrean: asko negar-zotinka, ta alare, dolu-miñak artzeko, denei esku emanez an egon bear. Mandazaiaren aideak ere jarri ziran, bada, ateetan. Baña an iñork etzuen negarrik egin. Illa etzan etxean iñorekin ondo kon– pontzen zana. Bere anairen bati ere entzun zitzaion, il zuenak bere burua babesteko ilko zuela. 32
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz