BCCCAP00000000000000000001806
asi ziran kanpai-otsak. Apaizak, txaramel txuriz jantzia, aurretik meza-laguntzalleren bat bere gurutzearekin, esandako ordurako igoko zan baserrira. An bere dolu-otoitza errezatuta, jasotzeko orduaren zai geratuko zan. Kanpai-otsa irixten zan baserrietan ez ba– zuten abisurik artu, elkarri galdezka asiko zi– ran: - Noren illetak ote ditugu? - Oneraño abisurik etorri ez danean, ez da alde-aldekoa izango. Kanpai-ots ori tristea da benetan gure be– larrietarako. Asko pentsa arazten diguna: n:orbait il dala ta agian urrengo kanpaiak gu– regatik joko dituztela. Batzuk ala pentsatuko dute. Pekatuan dagoenari bere larria sartuko dio. Gaixoari, zer esanik ez. Osasun ona daukanak ere, aterako du ortik bere ikasbi– dea. 11 bear duenik pentsatu gabe bizi dan aberatsari ere, sartuko dio bere zarratada biotz illunean. Ezin ote lezateke <lena ixilik egin? Zerta– rako <lira kanpai-ots triste oiek? Ots batek zenbat abots dauzkan, entzuten duenak bere erara ulertzen baitu. Eten gabean ari da kanpai-ots izukor ori. Asi ziran, andik-emendik, banaka-banaka, beren aide ta inguruko jendeak etxera biltzen. Beste itzik etzan entzuten: - Nork il ote du gizarajo ori? Etxekoak, berriz, bi gazte biurri aiek, 28
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz