BCCCAP00000000000000000001806

Ama daldaraka urbildu zan semearenga– na. - Eskerrik asko, seme. Biak bertan ilko itun beldurrak aidean nengoken. - Arrazoi gutxiagorekin norbaitek onuz– kero bakarren bat ilko zuen. - Etzigutek bizitzen utziko -zion amak. - Lasaitu zaite. Gaur onuzkero ez <lira etorriko, ta etxean lo egingo det. Zoritxarrez, pauso bat oker eman degu. Larrutik pagatu bearrean gera. Baña zuri pakean utziko dizu– te. Nik salatuko ditut epaillearen aurrean. Arrats artan, beñepein, etzan beste iñor etorri. Goizean, ondo jantzita atera zan etxetik, amari esanez: - Baliteke, ama, ni bolara batean ez etortzea. Ez det igesik egingo. Onuzkero, au– zitegirako neretzat deia ekarria izango dute. Iñaxio lengusua bialiko det idi ta gurdiaren billa. Nere lekuan orrek jarrai dezala. ILLETAK Inguruko lau gazte aukeratu zituzten ille– tarako abixuak zabaltzeko. Orduan ala zan. Ni ere bein baño geiagotan ibillia naiz. Txi– rrita il zanean ere, bat ni nintzan. Ez dakit oraindik badiraun. Era errexagoak badituzte gaur ortarako. 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz