BCCCAP00000000000000000001806

lasaiturik eta il zuen lagunetzaz pentsatzen ari zala, aren bi anai gazteagoak, baña bera bezin gizatxarrak, aiek etorri ziran, ama ba– karrik zegoen etxera. Oraindik atea itxi ga– bea zeukan, eta agurrik ere egin gabe sartu zitzaizkion barrura. - Non da zure semea? -galdetu zioten. - Bere adiña badik, nai duen lekuan ego- teko. Ni ez nabillek aren atzetik. - Etxean <lago edo ez? - Ez. Etzegok etxean. Baña etorria dek. Idiak ukulluan sartu ta aterea dek apal on– doan norabait. - Ez degu sinisten. Etxea goitik beeraño aztertu bear degu. - Noren baimenarekin? - Gizon-iltzalle bat arrapatzeko, ez degu iñoren baimenaren bearrik. - Besteren etxean sartu ta aztertzeko bai, ordea. - Zure semeak gure anaia il du; ta, berea eman arte, ez diogu utziko. - Etzekit ori. Baña oartzen bada, bai zue– takoren bat gaizki ibilliko dala. Gero, nere semeak izango dizkik erruak. - Datorrela. Ez degu besterik nai. Era– kutsiko diogu norekin dabillen. - Zoazte kanpora! Bestela, epaillearen aurrean salatuko zaituztet. - Epailleak ere ez du ura arrapatzea bes– terik nai. Bultza ta bazterrera bota zuten alarguna, ta laxterka sartu ziran etxe barrura. Baña Jo- 23

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz