BCCCAP00000000000000000001806

- Ainbesteraño itxutu al aiz? Ura jotze– ko, ik ez uan, bada, akullu bearrik. - Ez. Ori egia diozu. Baña laban batekin erasotzen badizute, zer egingo zenduke? - Al detanarekin aurpegi eman nik ere. - Orixe herbera gertatu zait, ama. Odol- kia bezela txulatuko nauela-ta, eraso dit. Ni, berriz, ez naiz arengatik igesi joango. Aku– llua neukan eskuan, eta arekin eman diot. Leku txarrean jo detala, gogorregi jo detala, noski. Baña nik, ama, ez nuen iñor iltzeko intentzio txarrik. - Aingeru guardakoak zaindu gaitzala! Ain ondo bizi giñanak, leku onean geratuko gaituk. Bakarrik, zer egin bear dit nik orain? Eta ik nora joan bear dek? - Illetak ospatu arte, etxean gorde. Gero gerokoak. - Eta ez dek igesi egiterik pentsatzen? - Nora? Nere denbora guzian igesi ibiltzeko? Munduan eunetik eunek egingo luteke nik gaur egin detan ori. Gizon izatera irixten ez diran petral oiekin zabiltza gero. Beti desapioa, labana eskuan. Ni ere, azke– nean, pazientzitik atera egin naiz, eta nai ez nuena egin arazi dit. Elkarrekin apaldu zuten. - Ez al dek lotara joan bear? -galdetu zion amak apal ondoan. - Bai; baña ez etxe barrunbe ontara. Goi– ko borda txikira joango naiz, baliteke arratsean nere billa etortzea-ta. Etxea baño goraxeago, bere biotza ezin 22

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz