BCCCAP00000000000000000001806

Bere bazkari-legea egin ta bereala atera zan andik. - Praixkuk badik zerbait -zioten-. Ori ez dek atzokoa. Beti txistu ta kantu ibiltzen <lana, gaur oso goibel zegok, doi-doi itzegin ere ziguk-eta. - ltzai batek illa ta Beeko •Bentan? Ea bere lana dan. Beste iñon geratu gabe, amaren etxera etorri zan txuxenean. Idiak sartzeko an ba– zeukan ukullu eder bat. Ordurako, amak ere entzuna zuen ori: Joxe Migel mandazaia zala illa; ta, uste zute– nez, itzai batek akulluarekin jota, Beeko Bentan. Nor izan zitekean, bere semea ezik? Berri gaixto ori egiztatuko ate zan beldurrak zegoen ama. Gurdia atarian utzi ta idiak ukulluan sartzen nabaitu zuenean: - Ez diagu gauz onik -zion amak. Len beti Beeko Bentan uzten oitua, txis– tuka ta kantari etortzen zan etxera. Orduan ixilik eta goibel. Sukaldera sartu zanean, agur egin zion: - Gabon, ama! - Baita iri ere, Praixku -amak, arpegira begiratuz-. Goibel atar. Gaixo al ago? - Zerbait entzun al dezu? - Bai. Joxe Migel mandazaia itzairen ba- tek akulluarekin jota illa dala. Ez dek, bada, ori ire lana izango? - Bai, zoritzarrez. Ez nezake ukatu. 21

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz