BCCCAP00000000000000000001806

- ltzaiak akulluarekin -erantzun zien os– talariak. - Arek ez dik. mandazai au jotzeko, aku– llu bearrik -sendagilleak. - Bai. Gizon bikaña da Praixku, ta gutxi bezelako paketsu ta atsegiña. Bestea, ordea, gizatxar utsa. Musean ere, galtzen bazuen, goxoa jartzen zan. Purrustadan kartak batata aldegiten zuen. lturri ondo ontan ere maiz aritzen ziran eztabaidaka. Gogorrena noski gaur goizean. Litekena, arian-arian ura ere pazientzitik ateratzea, batez ere, laban zo– rrotz ori eskuan, desapio egin badio. Bere mandoak beti lenen edatea nai izaten zuen. Alakoren batean uste gabeko zartakoren bat eman ta ez badu il... Baña itzaia berez gizon atsegiña da. Urteak dira ostatu antara etortzen dala. - Dana dala, au norbaitek il duen azta– rrenak bazeudek. Laban orrek zerbait esan nai dik. Besteak erasoari gogor egin badio, alde aringarriak dituk oiek. Nik ez dit itzaia danik esango. Epaillea naizen ezkero, erdi– koa nauk. Ez dizkit aldez aurretik kanpaiak joko. Baña au etzegok mandoak illa; akullu edo makillen batekin jo ta garbitua baizik, sendagille -zion epailleak. - Erdikoa aizela esan ez dek? - Bai. Epailleak, ziur jakin arte, ala bear dik. - Nola diok, bada, akulluarekin jota illa dala? Orrela, garbi-garbi aitortzen dek itzaia– ren lana dala. 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz