BCCCAP00000000000000000001806

BUKAERA Urrengo goizean, ildakoaren alde meza eskeñiz batera, epailleari bere semearen berri eman nai z1on. Etzuen galdezka ibilli bearrik izan. Bera ere mezetara joana, an aurkitu zuen. Atera orduko, epaillea txuxenean etorri zitzaion, semeak andik ere iges egin zuela esatera; baña denak aren atzetik zebiltzala. - Bejondeiola! Ez da ura lotua egoteko egiña. - Baña laxter eroriko da, ta ez diote bar– katuko. Ala bear-ta, orduantxe jo zuen bandua: Bost edo sei ildako gizona, eriotz-zigorra emanta, urkatu bear zuten arratsean, iges egin zuela, len bere errian bezela. El terrible vasco esaten ziotela. Ikusten zuenak salatze– ko. Baña ez asteko bakarrik. Indartsu ta gaix– toa zala. Aizkora txiki bat ere bazebilkila be– rekin. Etzuen bere izenik esan. - Ori al da nere semea? - Bai. Orixe bera. - Nere semeak eriotz bakarra egin du: mandazaia. Beste oiek denak gezurrezkoak dira. Ondo badakit ori. - Gezurrezkoak dirala nola dakizu? - Berak esanta. Ez da amaren aurrean ge- zurretan aritu. 161

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz