BCCCAP00000000000000000001806

Etze~in negar egin edo poztu. Mundu on– tako naigabeak bukatu zitzaízkion. Etsaiak ere etzuten aga batetik, ezin itorik, ikusiko. Arek eskatu ziona, gogorra ama ba- /eO/Z3!. Eman zÍon azken musua. Ta, semea– ren íl aurreko azken borondatea ala zan ez– kero, kendu zion, ta al zuen dotoreena jantzi, biotza palta zuenik iñor oartu etzedin. Bazkal ondoan il-kaja ekarri zuen suiak, eta bien arte an sartu zuten, bi eskuak gu– rutze batí lotuak, lore batzuk il-kajaren ba– rman. Kandelariotan onetsitako kandelak piztu– ta, bakarrik an utzi zuten. Oraindik, etxekoak bestek etzekiten il za– nik. Urrengo eguna arte etzuten ikasiko ere. Arratsaldean, zapi-langetan jarri zuen biotz ori. Urduri zegoen, beleak edo uxoak eramango zuten jakin arte. Ortxe, illunabar aldera, beleak nabaitu zi– tuen, «Kroak! Kroak!», gaztaiñik-gaztaiñ, bere etxe aldera zetozela. Larri zebillen ama. - Refugium peccatorum, ora pro nobis. - Consolatrix afflictorum, ora pro nobis. Ama Birjiñari arrenka ari zitzaion. Baña beleak gero ta urbillago. Etxe ondoko gaztaiñ zaarreraño iritxi ziran. Benetan daldaraka ze– goen ama, semeak eskatuari kaso egin ziola– ko. Andik bertan baizeukaten zintzilik, ai– zeak eragiñez, biotz ori. - Auxilium christianorum, ora pro nohis -zion eten gabean amak. Noizbait, aurrelari edo zelatari zeukaten 159

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz