BCCCAP00000000000000000001806

nere ta zure otoitzak ez <lira alperrikakoak izan. Jainkoak bere atsedenera eramana izan– go bainaiz, betiko pozera, zu noiz igoko ze– ran za1. - Gogorra dek, motell, semeari biotza kentze ori. Ama batentzat zalla. - Ez dakit lenago ere ez ote daukazun kendua. Egizu ori, ama. Berdin nik ez det miñik artuko, ta zuk jakingo dezu Jainkoak barkatu didan edo ez. ERIOTZA ltz auek esanta, ama bere lanetara joan zan. Bazebilkin gora-beera ugari. Praixku, berriz, su ondoan geratu kuxkur– tuta, naiko larri noski. Ezin lasaiturik zegoela, ondo-eza egin zitzaion. Azkena bertan zuela uste zuen. baña polliki-polliki pasa ta oatzera joan zan, urrengo txorabioa etorri baño len. Etzuen su ondoan il nai. Bazkal aurrean, ama lanak bukatuta eto– rrita, etzuen semerik sukaldean aurkitu. - Buru-aundi orrek gaur ere iruzurtu ote nau? Aldegin ote du? Aulegia zegok iñora joateko. Oatzera joana izango dek. Txuxenean bere gelara joanta, illa aurkitu zuen. 158

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz