BCCCAP00000000000000000001806
da. Ni banoa mundu ontatik. Lotua daukat biotza. - Ik, noiz ilko aizen badakik orduan? - Nere gaitza daukanarentzat ez da on zalla. Ta, jakin nai badezu salbatu naizen edo ez, esango dizut zer egin. - Nik ez dit sorginkeritan sinisten. - Ez da sorginkeriá. Egizu ta jakingo dezu. - Motell, ikaragarria dek ori. Jainkoa tentatzea ez ote da gero? Ez, sinisten dedala– ko. Alare, esaidak zer egin bear detan. - Ni iltzen naizen bezin azkar, ebaki eza– zu nere bularra ta kendu biotza. Jarri goiko zapi-langetan zintzilik. Beleak eramaten ba– dute, ez ospatu illetarik, ez otoitzik ere egin, lur onetsian ez eortzi nere gorputza. Bota ar– kaitzak beera, saiak irentsi dezaten. Betiko kondenatua izango naiz. Nere on egiteak, il– durak, denei barkatzeak eta otoitzak, alperri– kakoak izan <lira neretzat. Ez dute Jainkoa– ren biotzik xamurtu. Zure nere alde eginda– ko otoitzak ere alperrik. Nere amets gaixtoen lekura eramango naute. Inpernu berbera da– bilkitenen artera, Jainkoaren eskutik betiko utzia. Betikotasun osoan, «Non zera, Jauna? Non zera, Jauna?» oiuka. Badakite badala. Baña egundo arkituko ez duten Jainkoaren billa, inpernu gaixto batetik beste txarragoko batera eramanak. Uxoak eramaten badute, berriz, poztu zaitez, ama, nerekin. Eortzi gorputz au lur onetsian. Egin illetak. Nere on egiteak, ildurak, denei barkatzeak, eta 157
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz