BCCCAP00000000000000000001806
- Nere iritzi apalean, ez. Nai ez degula pekaturik egin al bageneza, amaikak, ezer as– korik pentsatu gabe, galduko genikek zerua. - Ta orra gauzak nola diran: Ogei aldiz gutxieneko aitortu det nik ori, eta ez didate barkatu apaizak. Kezka gaixto orrek ondatu ta gaixotu nau. Orrek moztu zizkidan etorki– zunerako egin nituen amets guziak. Sinismen berokoa naiz ni, zuek dakizuten bezela; ta apaizenganako eraspen aundikoa. Badakizute kezka ori burutik ezin kendua zer dan? Judas bere burua urkatzeraño larritu zuen. Aralar'– ko San Migel'en izan nintzan. Galizia'ko Santiago'n ere bai. Eta denetatik, ukatu ta aurrean biali naute. Nik aitortu orduko, «Kaixo, Praixku! Alperrik abil. Odolaren kutsurik ez dek kentzen ez emen ta ez bes– tean» erantzun ikaragarri ori. Orain, bada, ama, gertatzen dana gerta, gorago jo det. Jau– naren eskuetan uzten det nere auzia. Gizone– na baño ariñagoa izango al zait aren epaia. Urkatzeko aurreko arratsean, iges egin nuen, len esan dizutedan bezela. Geroztik, el terri– ble vasco orren billa ibilliko dira. Gizon, deabru, baita abereak ere, denak aurka da– bilzkit. Deabru gizon egiñak edo gizon dea– bru egiñak. Ni aitortzera joan naizen ba– koitzean, bikoak dira: besteentzat apaiz ta neretzat deabru. Jainkoak bakarrak ez du oraindik itzegin eta ez nuke etsi nai. - Motell, motell! Ez nauk arritzen, gaixo– tu edo erotuta, ere burua galtzea ere. Ez etsi, 154
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz