BCCCAP00000000000000000001806
Iltzen ari ote zitzaizkion? Etzan jeiki; baña benetan ixtillutan zebillen Praixku. · •Noizbait ixildu zan, Lasaitu ere bai ama– ren biotza. Biar dena kontatuko zion. Goiza etzitzaion nai orduko etorri. Zer ote zuen bere semeak? Praixku beldurrak. zebillen. lges egin zuen, mandazaia il zuelako espetxetik atera– ta. Eriotz-zigorra emanta zegoen lekutik ber– din; baña iñor il gabe. Zigor ori zeraman biz– karrean, ordea, ta saiatuko ziran bizirik arra– patu ta urkatzen. Artara bizi baño, il naiago zuen, bada. Ta, bere ustez, etzuen urruti. SUKALDEAN Goiz xamar, semea sukaldera sartzen iku– si zuenean, oartu zan, naigabez, Praixkuk egia esan ziola. Oso galdua zegoen. Zauli, ori bai, gaztea zalako oraindik. Baña ondatua, begi-zulo aien inguruak ugelduta, amasa ne– kez artzen zuela ta atzo iruditu zitzaion baño argalago. Eskuak ere daldaraka zebilzkin. Etzegoen bere semea luzarorako. - Goizegi jeiki aiz, motell. Nere betiko lanak eginta, gosaria oiera eramateko as– moan nenbilleken. - Goizegi jeiki naizela diozu? Ni baño 151
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz