BCCCAP00000000000000000001806

berriro ama, katillo ta pixturik utzitako kri– salluaren billa. - Orduan oso gaixo ago? -galdetu zion. - Bai. Ta egun gutxiko bizia. Biotz kax- kar au naiko lanakin dabilkit. - Nai al dek biar sendagillea deitzea? - Sendagillea? Salatu ta urkamendira era- mateko? Naiago det nere ontan bizitza au bukatu, oraintxe ez det urruti-ta. Gaitz au sendatuko duenik ez da lurrean. - Ago ixilik, motel!. Ez adi orren ezkorra izan. lkusiko dek, etxeko epelean eta nere ondoan, nota sendatukoaizen. - Ez nuke nai. Ni iltzearekin, zedorri poztuko zera geiena. - Ori dek esatea! Semea iltzen ikusi ta ama geiena poztu? Oraindik olakorik!. .. Go– seak eta kezka gaixtoak auldu ditek ire bu– rua. - Biarko egunik zabaltzen badu neretzat, itzegingo degu luze ta zabal. Ez dizut ezer gordeko. Orduan bestela pentsatuko dezu. Gabonak opatuz, ama goibel joan zan oiera. Bazituen bere semeak, mandazaiaz ga– ñera, beste Jan txarren batzuk egiñak; eta, kezkaren kezkaz, erdi erotua zegoen. - Ori iltzearekin, ni geiena poztuko nai– zela! Ori ere, semearen ezpañetatik entzun bear genduen! Nork ulertu ori? Zer gertatzen ote zaio? Gau erdi aldera, egundoko antsi ta karra– xiak entzun zituen amak. Ez nolanaikoak. 150

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz