BCCCAP00000000000000000001806

arrapatu. Gure mandazaia zerraldo erori zan iturriaren ondora. Idiak edan zutenean, abian begiratu zion. Eskuá biotz gañean jarri ere bai. Baña ura geldirik zegon. Belarri ta aotik odol-zerrenda zerion. Izutua geratu zan gure Praixku gizarajoa, samiñaren samiñez. lgerri zion ura illa ze– goela. Uste baño aundiagoko zartakoa eman ta leku txarrean jo zuela. - Au ez dek geiago bere onera etorriko. Bere onetatik aterea ta lagun bat il zuela– ko izu laborriak artuta, idiak artu ta igesi joan zan andik. , , Txatxua aleena! Azkenean, nai ez nue– na egin arazi didak. Utzi ta utzi. Ezin, bada, .beti burutu. ltxutu egin nauk ni ere, aurrean laban zorrotza ikusi detanean. Nik ere maite dit bizia. Uste nuen baño zartako, biziagoa eman ziot. Lotsakizuna ere badek au ne– retzat. Akulluarekin jo ta il detala jakitean, askok ala esango ditek: Praixkuk, ura jotze– ko, akullurik bear al zuen? Euli bat iltzeko biotzik etzuenak, bere la– gun bat il? Gizarajoa! Laxter, jendea oartzen zanean, izango ziran kontuak. Ango eztabaida guztiak entzun zituen bentariak; eta, ixildu ziranean, uste zuen ba– koitza bere bidean joana zala. Askotan izaten baizituzten alako zalapartak. Mandazaia ze– billen lekuan, bada, beti bazan okasioa. Alare, iturri ondo artan zerbait gertatze,n zala-ta atarira ertenik, mandoak aske ara- 15

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz