BCCCAP00000000000000000001806

Bestela, ire odolak gorrituko dik iturri onta– ko ura. - Zer pentsatuta bizi aiz? Nik presik ez detanean eta pakearengatik uzten badit, ire beldurragatik dala uste al dek? Ez, motell, ez. Ire aurrean .ez nauk izutzen, eta iturri ori nere odolak gorrituko duen beldurrik ere etzeukat, i beste etsairik ez badet beñepein. Zenbaitekin etzegok ona izaterik. Lenengo eskatu idanean ukatu izan banin, ez uan gaur olakorik gertatuko -erantzun zion, su- mindua, Praixkuk. • Mandazaia gizatxarra zan; ta, besteak arrazoi zuela jakinta ere, len nai zuena egi– ten oitua ta orduan aurreraegi sartua, berriz, atzeratu ezkero ollotzat artuko zuela-ta, itzaia izutzeagatik, beti berekin zebilkien giltzazko laban zorrotz bat erekia eskuan ze– ramala, aurrean jarri zitzaion oiuka: - Atzera itzik idi oiek! Bestela, odolkia bezela zulatua utziko aut bertan! - Bai. Desapio pranko ta olio bat iltzeko ez dek balio. Kakatsua aleena! Nor aizela uste dek? Sar zak, mesedez, laban ori bere le– kuan, eta ken adi nere aurretik. Bestela, ik ere laxter igerriko diok Praixku itzaia nor dan. Mandazaiak etzuen amorrik eman nai; ta, bere onetatik aterea ta itxutua, -ezer gutxi aski izaten zuen ortara jartzeko-, erasotzera zijoakion. Orduan itzaiak, eskuan zeraman akullua– rekin, zartako bat eman zion eta garrondoan 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz