BCCCAP00000000000000000001806
eman, eta bein zearo ta benetan asarretu zi– ran, biak presaka zirala-ta. Ez da, ez, beti egia, ez badu batek nai ez dagoela burrukik. Baten erasoari besteak eutsi egin bear baidio. Norbere babesik one– na, berriz, ekitea baida. Itzaiak norabait urruti xamarrera joan bearra izango zuen, asteleneroko oitura beze– la, ta presaka zebillen. Aurretik ere bera zi– joan ta ortzak erakutsi zizkion. - Praixku: lenen mandoak edan dezaten, atzera itzik idi oiek -eraso zion mandazaiak, nai zuena egiten oitua zegoen ezkero. - I lasai abil. Ni, berriz, presaka. Idiak, gañera, edaten asiak dituk. Gaur nereak joan bearko ditek aurretik, erten ere ala egin di– tuk-eta. - Atzera itzik! Badakik, gero, nere man– doak ez dutela edango bestela. - Orrek kezkatzen al au? Emendik ikaz– tegira bitarte ez ditek non edanaren paltik izango, nai badute. Ta bere idiak aurretik jarraitu zuten. - Praixku, atzera itzik idi oiek! Bestela, ikusiko dek Joxe Migel nor dan! - Zer, bestela? la egunero aurrea uzten dit. Ik ez al dek, bein bederen, beste ainbeste egin bear? Ni aurretik erten naizelarik, gañe– ra. Alper-alperrik eskatuko didak. Gaur, be– raizik ere, ez dit utziko. Erekoi amorratua aiz, motell. Ire ondoan bizi bear duenak, bost pazientzi artu bearko dizkik. - Atzera itzik! Azkeneko aldiz esango dit! 13
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz