BCCCAP00000000000000000001806

Eta lasai-lasai, buruari eragiñez, berak or– dainduko zuen lagunak galdutako ardoa. Ondoren, bertso zaarrak kantatzen asiko zan, nai zuenak entzun. Ostatuko geienak laxter inguratuko zitzaizkion, eztarri bikañe– ko gizona baizan. Urrena elkartzen ziraneko, alare, <lena az– tua zegoen, ezer gertatu ez balitz bezela, itxuraz beñepein. Bietan iñori etzitzaion ko– meni asarre bizitzea; ta, betiko oitura zute– nez, musean asiko ziran. Alare, mandazaiak lañeza galanki. Beti berearekin atera bearra. Bestela arekin etze– goen pakerik. Praixku eraman aundikoa zan ta utzi egiten zion. Goizean, erteeran izaten zituzten berriro ixtilluak eta eztabaidarik gaiztoenak. Manda– zaia lenen ertetzean, etzegoen okasiorik. Zu– zenean berak eramango zituen edan araztera mandoak bertako iturrira. Itzaia lasai-lasai begira egongo zitzaion, arek bukatu arte. Itzaia aurretik bazan, berriz, sumintzen zan mandazaia: Idiak edandako putzutik etzutela man– doak edan nai izaten; aiek utzitako usai ta kutsuak nazkatzen zituela... Askotan itzaiak, pakearengatik, utzi egi– ten zion: - Gizatxarra aleena! Eramaitzik, motell, eramaitzik. Nik etzeukat ainbesterañoko pre– sik. Bidean ere non edanaren paltik ez ditek izango. Ezin, ordea, beti aren lañezari amorrik 12

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz