BCCCAP00000000000000000001806

Ortarako zituzten, oraindik Benta izena– rekin ezagutzen ditugun etxe aundi ta zabal oiek. Ara-onera gabiltzala, naiz hatera naiz bestera, bide-bazterretan billatuko ditugu: Zamalbide'ko Benta, Errenderi'n; aurreraxea– go, Astigarraga'koa; Irun'go bidean bestea; ta auen antzeko ugari Gipuzkoa ta Naparroa'k zear, beti joan aundiko bide zabal batzuen aldamenean. Oietan edukitzen zituzten, zekarzkiten abereak nekatzen ziranean, auek utzi ta or– dezkoak artzeko. Egun guzia lanerako bai– zeukaten. Arratsa bakarra atsedentzeko. Illuntzean, or geratuko ziran itzaiak ere osta– tuz. Etxe oietako batean gertatu zan, bada, orain kontatzera noan au. Joxe Migel mandazaia ta Praixku itzaia lagunak ziran eta erri batekoak. Praixku itzaia gizon eder bat ornen zan. Gazte sasoikoa oraindik. Gizon gozoa, pa– ketsua ta atsegiña. Biotza besterik etzeukan oietakoa. Denei on egiteko prest. Abesti ta umore ona gañezka zebilzkiena. Benetan gi– zartekoa. Bertso zaarrak kantatzen berdiñik gabea gañera. Erri batetik bestera bere bizi– modua eraman-ekarrian ateratzen zuena. Joxe Migel mandazaiak, berriz, andik urruti gabe lanean ari ziran ikazkin batzuen langille bezela, bear zutena eramango zien lantegiraño, ta onuntzean ango ikatzak ekarri errira. Ostatuko apupillo bat bezela an bizi zan. Txiki-zauli bat izanik, eun kiloz beera- 10

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz