BCCCAP00000000000000000001805

Nere aitaren bertso au besterik etzekit. Ja– kiña, bertso au sutan zegon gaztañari kantatu zioken, baña Ataño xarra zirikatuz, pazientzi geiago artzeko alegia. - Ator, ator, Ataño! Orí ere egin al ditek bada! Sukaldera eraman da Naparroa'tik ekarritako baso bat ardo zar eman zioken, oso ardo-zalea baizan, eta lasaitu uan gure Ataño. Arek bidean galdu zitun atxur, txapel, toxa, dunda eta igeltsuzko pipa, au bi erdi egiña, an anaiak eskura eman zizkioken. - Utikan, ume txatxuak aleenak! Ez dida– zute susto txarra eman! Zuek adarra jotzeko na– gola uste al dezute? Pipa bi puska egiña ikusi zunean, errukitu egin uan Atañotzaz aita. Beti iru edo lau berriak edukitzen zizkin, eta aietako bat luzatu zioken. Ez uan galduan atera. - Eskerrik asko, Bixente! Zure seme oiek bíurriak datoz! - Danok bezelakoak, Ataño! Gaztetan amaika olako egiñak ez al gera gu? Badakik ik ere ongi orí. Pake-pakean joan uan lanera. Atarramentu onik ez genula egingo, ez, ta urrengo eguartean bertan bota genin ikusgarrizko gaztaín ura. 99

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz