BCCCAP00000000000000000001805

zanean, asten <lira tiroak! Gizajoa! Ura Ataño xarraren !arria! Aidean bota zin bizkarrean ze– raman atxurra; txapela ere aizeak kendu zioken, eta, bere buruko ille txuri banakak aidean ze– bilzkila, igesari eman zioken gure etxe aldera. - Gerra bukatu zala! Gerra bukatu zala! Nundik zetozek bada tiro oiek? Atañoren !arria ez uan arritzekoa: gortu xa– marra ta lausotua baizegon ordurako, beti bere buruarekin izketan eta erreminta geienen izenak ezin gogoratuz ibiltzen zana, tiroak nondik ze– tozen etzioken antzik ematen. - Gaztain zarretik, Ataño! -erantzun zio– ken anaiak lasai asko, alako gibela al zin izan ere--. Piska batean itxogitea komeni zaizula esan dizut bada! Gaztain zarrean sartu ditugun kartutxoak ari dira tiroka! Ari ojuka ez uan alperrik ari anaia; ordurako gure atarían uan-ta. Guk esteak bota genizkin parrez; baña gu– rasoak, Ataño xarraren imintzio ta larriak iku– sirik, etzekit nola etziran lertu. Alare, aitak, lagun maitea baizuan, bere abots ederrean onoko bertso onekin agurtu zin gure Ataño xarra: 98 Onuzkero gutxinez eun urte baditu, bere eginkizuna daneiri serbitu. Orren pazientziyak zenbaitek balitu... Sua emanagatik ez dute mugitu.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz