BCCCAP00000000000000000001805

xuxtan zeudela, ote-molloz bete genin gaztaiñ zarraren barrua, genitun kartutxo-pillak ere ba– rrura sartuaz; su eman ta leku babes batetik begira jarri giñun, zer tarrapatakoak ateratzen zitun entzun nairik. Sutan zegola, an azaldu zai– guken, Altza gañetik kañonazoz erraustu zuten Ataño baserri zaneko gizon xarra. Atxurra biz– karrean, patxaran patxaran, arunzko egalean zeu– katen helar-soro hatera ziaken. Etxez aldatu ba– ziran ere, lengo barrutiak beren esku baizeuzka– ten oraindik. Juan Kruz ni baño zortzi bat urtez zarragoa baizan, ordurako ondo juizioan sartua, bera ge– nin gure salleko buru; bera antolatzalle ta su– -emalle. Gu, aren esanetara lan egin gendun mo– rroi batzuk besterik ez giñun. Gertatzen zana gertatu, guri etziguken bost ajola. Baña Juan Krutzek, bidean onuntz zetorrela ikusi zuneko, izutu xamarra, ala esan ziguken: - la balaren batek arrapatuta, gizon orí bertan geratzen zaigun! Sutan zegon gaztañera urbildu baño len, au– rreratuz, ala esan zioken anaiak: - Aizu, Ataño! Obe zenuke piska batean emen gurekin itxogingo bazenu! - Ume mukizua aleena! Utzi nazak pakean! Jolaserako nagola uste al dek? Anaiari zear-begiratu zorrotz bat egiñik, pu– rrustaka bere bidean jarraitu zin. Ordurako, gure guraso maiteak-eta, gaztañe– tík gora zijoan keari begiratuz eta Ataño xarra– ren purrustak ikusiz, arriturik zeudeken atarian. Gure Ataño xarra gaztain ondora urbildu 97

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz