BCCCAP00000000000000000001805
- Asko galdu dala, egi biribilla da. Leku askotan euskerari eusten asi dirala ere, ez daga ukatzerik, ordea. - Guraso euskaldunak semeak euskaldun ezin badituzte egin, guraso erdaldunak nolaz sor– tuko dizkitek? Itxaropena dek azken galtzen da– na; eutsi orri! Benetan maite badezute, zuena dek auzia. Maitatzean, or zegok guzia. Ai, Ata– ño! Nai nikek ik arrazoi bauke eta nik utsegingo banu! Pixka batean ixil-ixilik egon zan pentsakizu– nez; aspereo luze bat egin ondoren, jarraitu zion berriz ere lengo ariari: - Oraindik ezagutu detan gaztain-gerririk lodiena, arunzko bide-gurutze artan uan, erdi– -erdian, iru bideak berezten zituna. Ordurako, barru-uts zioken, eta agure zar baten ille bana– ken antzera, abar ale batzuk bazizkin oraindik. Ura uan gaztain-enborra, ura! Bost gizonek be– sorik beso ezin artu zuten gerria. Gaztea zanean, etzin nolanaiko itzala egingo; bai gaztain-ale– mordoska ederra eman ere. Aita zanak, guk be– zelatsu ezagutu ornen zin. Buru-abar ustel arta– tik, gaztain, aritz, urritz, lizar ta belar-landare berriak jaio ta, bere barrungo ezetasunari eske– rrak, gaztañaren buru-adarrean bizi itun. Oraindik ume niñun, baña oroitzen nauk oraindik nola eman zioten bere azkena. Umetan gu ere, besteen gisa, jostallu xamarrak izaki, eta, gudaren bukaeran, gure etxe-inguru ontan billa– tutako kartutxo-pillak bazizkin nere anai Júan Krutzek. Bazkalondo batean, gure guraso maiteak lo- 96
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz