BCCCAP00000000000000000001805
Ori ditek emengo kutuna, artzaiak ere begitan daukaten piñua. Lurra zearo aultzen dik; eta garorik ere ez dek sortzen bere azpian. Gaztain zar gizarajoak, gure gaztetako iñude oparoak, betiko galdu zerate, eta gure gaztearo– ko mantenuaren erdia zueri zor dizuegu. Agur, gaztain zar biotzekoak! Euskaldun zarrok ere ha– naka-banaka bagiazik zuekin batean! Ondoren bultzaka datozen gazte oiek nor dituk? Ago ixilik, mingaña; etzaik esatea ko– meni. Jainkoak eman dizkigun doairik aberatse– nak maitatzen ere etzigutek uzten-eta. Ago ixi– lik, bai! Len ire semeak bizia eman zuten bezela, ostatu aundirako bideak laxter egingo dituk, egia badiok. Oroitze utsak ere illuntzen zidak biotza, eta negarrezko erbeste ontatik lenbailen aldegiteko poza nabari dit biotzean. Izkuntzare– kin hatera, lur onen apaingarria ere bazeramatek, gorputz ta anima beste erri bat egin nairik. Bazi– rudik eguzkia itxas gañean urruntzen dijoakigula eta Euskalerri maite ontara betiko arratsa dato– rrela. - Zu dijoanarekin itxutua zaude, Joxe; ez da oinbesterik izango. Gaurko gazteok ere Eus– kalerria, bere berdin gabeko izkuntz ta guzi, maite degu. Gu ere euskaldunak ez ote gera bada? - Etzekit benetan edo txantxetan ari aizen. Nik, nere begi ta biotz zar oekin lengoa ikusten detala eta, ura galtzera dijoalako, nere biotz di– joanari lotu onek min dula, ez dit ukatuko. Ai, motel! Aurrera begiratuta ere, illuna zeok etor– kizuna! Iltzen ari baita, iltzen, euskera! 95
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz