BCCCAP00000000000000000001805
biotz oneko gure iñude izan diran gaztain zar oek galtzen ikusi bearrak. Bai, gure iñudea esan dit; ongi egia alare. la lau illabeteko, gure mantenuaren erdia, orain arte, gaztaña izan dek. Amaika danbolinkada erreak gaituk. Amaika txarrokada sagardo eda– nak, gaztain erreak janaz. Iñungo ipui gozo ta izukor entzunak gaituk gaztain erreen taupako ar– tean. Amaika bertso zar ta berri kantatuak gaituk gaztain erreen aurrean. Ura uan benetako sendi– bizitza! Leio-ertzetan aize ta kaskabarra zalapar– taka ari ziran bitarte, gu, su-ondoko bero ta maitasunean, guraso ta seme-alabok batuak, jan, edan ta kontu-kontari, ezeren kezka txarrik gabe. Diru gutxi, askotan zorrak, baña pakea ta mai– tasuna etxean; eta guraso ta seme-alabak bat egiñak. Emengo garo-ekartze ta arta-zuriketan, kazuelkada on baten ondoren, naiko gaztain erre ta sagardo-aukera bazan, etzeukaken jendeak geiagoren kutizirik. Gaur, alkarrekin otordurik egiten al ditek? Gaur danak banaka. Biltzen badira ere, bat irra– tira, bestea telebistara, hatera ta banaka bizi di– tuk; bakoitza bere aldetik, gerekoi biurtu gaituk oso, itzik egin gabe, alkarren arrotz bagiña be– zela. Ama gaixoa, berriz, supritzen ta kezketan. Gaur arte, on zan arteko gaztaña bagenin; azkeneko urte oetan banaka-banaka igartu dituk, etxea añako gaztañak, oraindik gazte ta sasoi– koak ziranak gañera. Orain, orren lekurako, gurea ez dan piñu beltz orí zekartek. Ez uzta, ez perretxiku, ez itzal. Pusketako ere ezer askorik ez dik balio. 94
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz