BCCCAP00000000000000000001805

re ta arana ere bai. Pikua, orduko laurdenik etze– gok. Muxik.ak, berriz, ez dik ematen; bereala, gaitzak jota, zugaitza bera ere igartu egiten bai– ta. Sagarra, oraindik poliki bazegok. Orduko al– deratzekorik ere ez, ordea. Gaur belazea dauden leku aldapatsu oek danak, len sagasti izanak di– tuk. Sagardoa baizan orduan emengo edaria. Ar– doa bear bazan, Napar aldetik. eta kontrabandoan ekartzen genio, ederki kostata eta arraisku txa– rrean gañera. Amaika erori itun karabinero ta mikeleteen atzaparretan. Beste gañerakoan, sa– gardoa uan emengo edaria. Nekearen diña ez bazigun emango ere, ia urte guzian salgai edu– kitzen genio. Sos batzuk artuko zitunaren pozez, amaika arrastaka .egiña uan nere ama gaxoa. Erriko impuesto edo zergak jaten baizitun bere irabazi pixarrak. Alargundu nintzan arte, kupe– len batzuk saltzen genizkin guk ere. Geroztik, etxeko pasaizoa egin ezkero, beste gañerakoak, erostunik bada, tolarerako saldu; bestela, sagas– ti-pean usteltzen dituk. Orain plazarako jan-sa– gar-aukera obea zeukagu, bai; askoz irabazi obea ematen baitu. Baña orduan inguruko !arre txabal ta alda– patsu oek danak estaltzen zituzten bi zugaitz-mo– ta, ia zearo galdu dituk: ametza ta gaztaña. Be– rebiziko ameztiak itun aurreko txabal-une ta al– dapa oietan. Amaika onttu, gibelurdin ta ziz orí emanak. Onoko gibelurdin gain pintarra oieta– koa batez ere. Gizen, pottottak, lur-estale zen– bait garaitan. Ametza bezin perretxiku-emalle– rik ez dek izango noski. Gaur oraindik ere, Pe– rretxiku-lekueta zeukak izena, zugatz bat baka- 92

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz