BCCCAP00000000000000000001805
Guri ere etxeko andre on bat galdu zaigu; eta barkatu len ez etorria. ]ende asko zebillen eta ez giñan ausartu. Negar egin genin irurok, baña nere biotza poztu ziteken. Neretzat eta il zanarentzat, bear– tsu aien esker ona bezelakorik etzegoken. Jain– koaren aurrerako txartel oberik ezin zitzaioken eman. Ordain-itxaropenik gabe on egitea, ori dek kristautasuna. Dirurik ez genin emateko, aiek bezin beartsu baigiñan; baña genduna es– keintzen genioken: maitasuna. Zenbait aberatse– kin baño obeto konpontzen niñun ni aiekin. Orí palta dek mundu ontan. Nik sendi-bizitzan eza– gutu nin ongi, alkar-maitasunak saltako ez duan kroskik ez dala munduan. Azken iltze negargarri ortan, ortatik piska bat eduki bagenu, ez itun gertatu ziranak gertatuko. Gaur jendea urduri zebillek: alkar-maitasu– na ta pakea nai lizkitekek mundu zear zabaldu. Baña, beren etxeetan ez badute pake ta maita– sunik arkitzen, alperrik jardungo dituk kanpora zabaltzen, ez dagonetik ezin baileike eman. Mendiko basa-pizti bat bezin zauli, azeri ar– tean, erruzkoa baizan orduan emen, oien gisa egin nizkin nere lenengo urteak. Altza aldeko jendeak, arkaitz-zulokoak esaten ziguteken len; orain los cavernícolas esango zigutek noski, il baidute gure zarren izkuntza. Txoko onek etzeukak gaur orduko itxurik. Igali-fruta gauza, gaur ere, orduan ainbestexe edo bearbada geiago zegok. Arkaitz-tarteka oetan nunai arkituko dituk gerezi-zugaitzak, klase gu– zietakoak: txuri, gorri, beltz, aundi, txiki. Uda- 91
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz