BCCCAP00000000000000000001805

ondoren, otoi ta otoi ariko giñun besteen alde, eta iñork etzin esango: - Aski da, ama! Beartsurik bazan, beartsuak gmun gu. Zo– rrik gabe bukatzen gendun urtea, urte ontzat jotzen genin. Eskaleak, alare, lekua bazeukateken beti gure etxean. Etxe askotan, bertako morroirik ez ditek sukaldean berekin bazkaltzera artu nai izaten. Gure etxean, eskaleak ere sukaldean, gure ma– iean eta gurekin, jango ziteken. Etxetik ogei ta amar metrora zegok tolare xar bat. Amaika ijito famelik lo egin dik or. Bai– ta urtero illabeteak igaro ere, udazken aldean batez ere. Sagatsen urteko pujakin saskiak egi– ten zizkiteken. Zelai ta belazen itxitura bezela, bide-bazter oetan, danean sagats berriak zeude– ken. Oien puja berria zume bat bezin biguna uan. Saski-taller bat bezela edukitzen ziteken to– lare xar orí. Ortik jetxiko itun erri aldera, saski– -pillak artuta, saltzera. Aiek bezin beartsu giñun gu, besteren etxean aritzen baigiñan gu ere !anean. Gure ezerezetik, alare, geneukana eskeintzen genieken: aterpea. Ni alargundu nintzanean or zeudeken, eta bazekit, gurekin zer ikusirik ez bazeukaten ere, egun gaiztoak pasa zituztela. Bi kandela erre zizkiteken, gañera, beren erara, oiek ere aren alde otoitz egiñaz. Egun triste aien ondoren lenengo ikusi niñutenean, bi ijito, senar-emazteak, pa– meliko buru egiten zutenak, negarrez urbil zaiz– kidaken: - Samintasunean laguntzen dizugu, nagusi! 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz