BCCCAP00000000000000000001805

TXANTXAGORRI KANTARIA Zarrast! Zarrast! Etxe gañeko aldapa arri– tsu batean segan ari zan. Ille moztu berriko gizon baten lepondoa bezin berdin ta txukun uzten zituan arkaitz-inguruak, almitz ximelak ere arruntean ebakiz. Lekurik erosoenak buka– tu ondoren, segaren orpo-barrenarekin gainbera arri-ondoetako helar banakak mozten ari zan. Altzairu ta arri-ots ugari bazebilkin, baña segaren aoak etzuan arri-mutur txikienik ere ukuituko. Erremintaren berri, gutxik zekiten ark bezin óngi. Eguna ordurako gainbera zetorren, eta, ar– tu zuan salla bukatu nairik noski, burua jaso– tzeko ere betik gabe an ari zan, jo ta jo, gerri makurka. Orrengatik, itz egin nion arte ez niñun nabaitu ere. - Arratsalde on, Joxe! Orí da sasoia, orí! Ez al zerate zartzen edo... ? Burua jasoz nor nintzan ezagutu ondoren, segaren esku-lekua galtzarpean jarri ta atseden– -puska bat artuz, erantzun zidan: 9

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz