BCCCAP00000000000000000001805

erdi galdu zaioken eta egoskortu egin uan. Baña amak laxter samurtu-azten zin. - Sukal ondoan zakarkeri ta purrustik ez egin meserez, Bizente! Bestela, seme-alabak al– degin ta bakarrik geratuko gera! Exerita zegon lekutik arpegira begiratuko zioken, eta, bien begiak alkar topatzen zutenean, umil-umil burua makurtuko zin; eta errezatzen ari balitz bezela: - Amen, ala bedi! Zuri ezetzik esaten ez det oraindik ikasi! -esan ta ixilik geratuko uan. Baña alkar-maitasun orí erakusten zizkiguten beste oitura bikain batzuk baitun, eta oraindik ere bazeudek gure sukaldean. Apal aurretik, eguneroko errosaioa bukatzen zanean, ama eten gabeko aita-gureka asiko uan; eta aita-gure oiek danak besterentzat izango itun: Purgatorioko animak, il-zori zeudenak, pe– katariak, sinisgabeak, etsaiak, itxasoan zebiltza– nak, biajanteak, espetxeratuak, ¡:,akea. Nik bai al zekit zenbat olako. Munduko gizonen bear bakoitzeko, Aita-gure bat, arratsero, an igoko uan gure sukaldetik zeru aldera. Nun billatu leikek orí baño alkar-maitasun oberik? Mundu ontarako zer aurrerapen ekarti bear ziguken oien alde otoitz egiteak? Zeñek eskertuko zin gure otoitz ori? Zeñek jakin bear zin otoitz egi– ten gendunik ere? Jainkoak bestek ez. Alare, eunka urte oetan, gure su-ondoko ixillean, Jain– koa bakarrik lekuko dala, egiten diran eskariak dituk oiek. Ia amar bat minutuan, sendi guzia bilduta, buru makur, biotz beta, neke guzien 89

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz