BCCCAP00000000000000000001805

tzuten. Nik dakidan pixarra, ortik. edana dit. Beirok! Aien aurrean birao itsusi edo lizun usai– ko konturen bat esan! Ez uan otzik izango. Eli– zara aitarekin egindako joan-etorriak eta izketa garbia entzunak, etzidateken on gutxi egin. Umeak, ikusi ta entzuna ikasten baitu. Gaur, zenbaitekin itz egiteak nazka ematen dik, mo– tel. Eten gabeko biraoketa zebilkitek, eta biotz garbiko bat lotsaraziko duan izketa lizun ta naz– kagarria itzetik ortzera. Gizonak al dituk oiek? Bañan oien danen gañetik dagon beste bir– tute bikain bat ezagutu nin gure sukaldean; bi– ziko bagera, bear-bearrenetakoa gañera: alkar– -maitasuna. Gure sukaldean, geienetan bezela, izango itun eztabaidak eta zaputz-aldiak; baña, beartzen giñanean, bagenekiken alkar artzen. Ez uan etxe-ondatzallerik. Bagenekiken guretik bes– terentzat zerbait uzten. Gure beartasunean erren– kura aundi gabe, konporme bizi giñun. Alkar– -maitasunak lotzen zin gure batasuna. Askok kanpoan ixurtzen ditek biotza; an dituk otxan, alai ta paketsuak; etxean, berriz, beazuna. Kanpotik dakarzkiten umore txar guz– tiak etxerako dizkitek, kabi goxo bero bat bear lukena inpernu biurtuz. Asko ezagutu ta ezagutzen dizkit, bere gizon edo seme-alabak sukaldean sartzeko bildurrak bizi diran amak. Kanpoan uso, etxean otso, esan oi dan bezela. Nere ama zanak biotz bakarra zunik, ez dit sinisten oraindik. Bestela, nundik atera zezaken ainbeste pazientzi? Aita zana, sasoiean, gizon atsegin, alai ta otxana uan. Zartu zanean, burua 88

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz