BCCCAP00000000000000000001805

Nik bai al zekit zenbat alako? Gaur jendeak pozik jasoko lituzteken amaika bertso eraman zizkiteken berekin. Kontu kontari asiko ituan gero: Itzai ona gaiztoa, Kandido Aundia, El– tzagorra... Sorgin-kontuetan, berriz, mundua sor– tu zanetik onuzkoak bazekizkiteken noski. Amai– ka liburu osatzeko aña bertso ta kontu zar entzunak gaituk. Nere semeak ez dizkitek ikasi. Gazterik, danakin bakar geratu niñun; ortarako betik ez dit eduki; umorerik ain gutxi. Orain, berriz, irrati ta telebista sartu zaizkiguk sukalde– ra, eta gure bertso ta kontu zarrak joan itun betiko. Gazteak ere ez ditek len bezela sukal– -txokorik maite. Aien sinismenak, berriz, etzin neurririk. Aien elizako joerak eta apaizekiko maitasunak txun– dituta uzten nioteken ni. Igande ta jairik utsegin gabe, eguraldi txar ta on, udara ta negu, gaitzak edo beste olako bear-ezen batek lotzen ez bazi– tun beñepin, txintxo asko jetxiko itun elizara. Errenderi'ko eliza lekutan zegok emendik. Gaur ere bide kaskarrak zeudek; ez itun orduan obeak egongo. Aiena uan sinismena; ez gurea! Aien aldamenean askotan joaten giñun gu ere. Begi– -belarri ibilli bearra zeoken gañera. Elizara sar– tzean, kuzkur asko egoten giñun, zearrera, gora edo atzera begiratu ta iñorekin jolasik egin gabe. Bertan ez ikusia egingo ziteken, baña etxean artuko itun ordañak. Apaizaren itzaldiak arretaz entzun ta ikasi ere; or baizeukaten beren jakinduria. Nere an– tzeko eskola gabeak itun aiek ere, gaxoak, eta liburu ta egunerokoetan ezin ikasi. Letzen jakin 86

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz