BCCCAP00000000000000000001805
bai gendun. Lanpetik ezin atera, iñorako betik ez baizaigun geratzen. Eta kontrabandotik ate– ratzen gendun pixarra, uraxe genin patrikarako. Danak pilla hatera diru biltzen aritzen giñanik ez dit esango; jan da jantzi ta etxe-errenta or– dainduz urtea bukatzen bagenin, urte bikaña uan guretzat. Guraso-seme-alaben arteko bizitza nola bai– zan, aíen jenio berberak ikasi genízkin seme-ala– bok ere. Aien lan-pozak etzin neurririk. Beti lanpean eta geiago egin nai. Iñora joaten baziran ere, ez alper-biajean. Seme-alabok ortaraxe ma– kurtu giñun. Amaika lan egin dutenak izango dituk mundu ontan, baña ez nauk ni azkenekoa izango. Erbiñudea aña lurretik agertzen ez nin– tzanean, or ibiltzen niñun itaurrean, zoi batetik bestera ezin pasarik. Geroztik amaika izerdi ixu– ri ta neke supritua dek nere gorputz ximur au., nerako okerragoak badituk. Ez dik gizona lanak bakarrak ondatzen; osasu- Sendi-bizitzak ere badizkik bere atsegiñak. Neguko gau luze aiek etzaizkidak egundo aztu– ko. Gure apari-legea garaiz egiten genin. Ondo– ren danok, aiton-amonak, gurasoak eta seme-ala– bok, su ondoan exeriko giñun, eta beti lanean, orí bai: arto edo babarrun-aleketan asiko giñun danok. Aitak bertsoren bat kantatuko zin. Aitona ez uan atzetik geratuko. Amona ta amak ere erruzko bertso-pillak baizekizkiten, an ariko itun laurak zeñek baño zeñek bertso zarrago ta obeak kantatu: Kataluña'ko gizon-iltzallearenak; aurra bizirik erre ta jan zutenenak; azken juiziokoak... 85
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz