BCCCAP00000000000000000001805
Jendeak gaur, nekerik gabe, lanik egin gabe, as– ko irabazi nai dik. Ez nauk orren kontra. Nagu– siak, langillearen bizkar, zergatik milloiak eta milloiak egin bear dizkik? Eta, bitartean, milloi oiek sortu ditun langille gaixoa, bear gorrian utzi. Jainkoak mundua danentzat egin zin, eta orko aberastasunetan danak zeukatek eskubide herdiña. Bein sendagille aberats batek ala esan zidaken: - Ez dakit, Joxe, zer ikusteko gauden. Na– gusia ta langillea nor diran ezagutzen, zalla da gaur. Soñekorik piñenak jantzi, korbata lepoan, puroa erreaz kapetik kapera. Eta oraindik sari geiagoren eskea. Gure neurriraño igo nai dute, alajañetan! - Nagusia ta langillea ezagutzeko, eskue– tara begiratzea aski det nik. Aberatsa aberasten ari dan langilleak, ez al du ongi jantzi ta lasai bizitzea merezi? Aurrerapenak ere danentzat bear dute. Langillea ongi bizitzea, danontzat poztekoa da. Zapalduak eta zapaltzalleak diran arte ez baidago pakerik. Oni jarritako bertsoak banizkin, baña azta– rrenik gabe galduak dituk nunbait. Orduan ez uan ala. Orduan, baserrietan bein– tzat, sendiko bizitza besterik ez uan. Bi baserri oek itun nere bizi-leku, eta mendi zakar oek nere jolastoki. Oso banaketan aterako niñun ni emendik. Lana ta lana, gaur bezelako errezta– sunik ez genin orduan. Jantziko bagiñan ere, gure eskuz egin bear. Emengo arri-tarteka oek, danetan laiatu ta garia ereiten genin, eta gariak zer lan duan badakik. Ogia ere etxean erretzen 84
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz