BCCCAP00000000000000000001805

SENDI-BIZITZA Erleen eultza bezelaxe uan orduan sendiko bizitza. Nik beti itxura ori artu izan ziot base– rriari: eultza. Goizean bat ara, bestea onera sa– kabanatuko giñun. Baña, illuntzerako, danok goizean utzitako eultz xarrera bilduko giñun. Gu ere, jakiña, ez giñun baserri-lanean aritzen da– nak. Inguruko arrobi zar oetan aritzen ziranak baitun; etxetik atera ordea ta etxera bildu. Ba– koitzak egiten zuna, danontzat izaten uan, alik– -eta banaka-banaka kanpora ezkontzen asten zi. ran arte. Ez genin ganbara gañezka edukitzen; bea– rrik ere ez. Gutxirekin pasatzen baigiñan. Or– duko gure gizartea ere oso txikia uan: Erren– deri, Altza, Astigarraga, Lezo, Donosti, Oiar– tzun, bi Pasaiak -irugarrena geroztik sortua dek-; iñoizka Irun ta Ondarrabi; Ernani alde– raño ere aitarekin hatera azokara iritxi izan gi– ñun. Erri koskor oen barruan bizi giñun, iñora– ko ametsik gabe. Ez gaur bezela; gaur, jaio or– duko, zenbaitek munduarí bira ematen baiziok. 83

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz