BCCCAP00000000000000000001805
Errenderia'k eman ditun bertsolarietan, ezagu– tzen ditugunetan beintzat, onena Juan Krutz izan dek. Jartzen, berriz, etzekit Xenpelar bera ere ez ote zaion azpitik geratzen. Txirrita, izena Errenderi'ko baserri batetik artu bazuan ere, ez uan errenderiarra. Erri ontan ezagutu ditugun bertsolarietan, bigarren lekua merezi dik Juan Krutzek. Amaika bertso-papera, neronek garbi dakizkidanak, bazebiltzak or besteren izenean, eta Juan Krutzek jarriak. Iñori etzioken bertso– rik ukatu; baña etzin bere izenik jartzea nai izaten, ain apala uan izan ere ura. Azkeneko irurogei ta amar urte oetan, Erren– deria'n azaldu diran bertsolari guziakin neurtua nauk ni. Batzuak geixeagoak jotzen banitun ere, geienak eskasagoak itun. Juan Krutz beste– rik uan oien ondoan. Anaia naizen aldetik, ez dula nere iritziak balio; baña nere iritzia egitaz– koa dek. Danakin neurtu bainaiz ni. Gañetik begira dagon batek baño, abeto igartzen ziok, bertsotan ari danak, nor daukan aurrean. Plaza aundietatik iges egiten zin Juan Kru– tzek. Oso etxeko gizona uan; biotz garbikoa, be– rriz; eta zenbait bertsolariren izkuntz lizuna ezin zin burutu. Orduko plazetarako, gañera, oso abots il ta apalekoa uan; eta garai aietan, batez ere, eztarri on batek asko jazten zin bertsolaria. Juan Kruz gaur bizi balitz sasoiean, kantatzeko diran aurrerapen oeldn, bertsolari aparta izan– go uke. Ai baña, taberna-txulo ta erromerietan arekin jardun ziranak, bazekiteken aren aurrean etzala beti giro. Orain berriro Errende– ria'n il dan Argarate batek esan bear balu, 80
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz