BCCCAP00000000000000000001805
koitzari berea ta bere lekuan eman dezaiotela, ta or konpon! Lentxeago nionez, jendea ao txabalka ikus– ten genin, bertsolarien ondoan jarrita, txoraturik, orduak eta orduak, jateak ere aztuta, andik al– degin eziñik. Jainko txiki bat uan guretzako ber– tsolaria. Urteak itun gure Xenpelar zanak alde– gin zigula, baña oraindik ongi bizi zioken gure artean bere oroitza. Itzal aundiko izena uan gu– retzat Xenpelar. Aren azken juizioko bertsoak aita zanari lenbizikoz entzun genizkionean, gure biotzetan egin zigun zarrara, etzaiguken bereala– koan kendu. Bei-kontu genbiltzanean bada, orduan egu– nik geiena !arrean pasatzen baizuten aziendak, bertso-saio ederrik egiñak giñun biok. Arek su– tuko zin sasia, eta nere erruz ez uan itzaliko. Egunak etorri ta egunak joan, gure apizioak oiek itun. Aitak, berriz, zer esanik ez, etzin besterik nai; bera ere bertsolaria uan-ta, eta bertso on batek txoratzen zuan gizona. Bar ka tu akidak, Ataño! «Anai batek bere anaia goraipatzea ez daga ondo» esango ditek askok. Baña nere biotzak zor txiki bat bazeukak Juan Krutzekin, eta, zor ori ordaindu gabe, ez niñuke lasai ilko. - Esan nai dezun guzia, Joxe, esan lasai! Nik ez nuan ezagutu; baña bere entzuteak ba– ditut, eta beti ongi. - Nere anai Juan Kruz zana, amabost ur– tetarako, mutil gozo ederra ezik, bertsolari bi– kaña ere bauai:l. Nere iritzia au dek, eta ezagutu zuten askorena, ere bai. Xenpelar kendu ezkero, 79
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz