BCCCAP00000000000000000001805

- Gure auzo Alano'ko soro aundi ortan, atzo andaluz bat bei-kontu, alajainkia! Arratsal– de santu guzia tomate gordiñari kozka ta kan– tari igaro zin, eta entzun nizkion bertso guziak buruz ikasi nizkioken. Gezurretan ari zalakoan, alakoa al dek izan ere bera eta, ala erantzun nioken: - Erderazko bertsoak ik buruz ikasi? Ez didak neri olako ziririk sartuko! Ortarako be– rriz jaio bear dek, berriz, Gaztelu! Ni bezelako anakleto bat baizan ura ere, baña nere lagunik maiteenetako bat. Joan uan ura ere. - Danak, bat bakarrik utsegin gabe, kanta– tzea nai al dek? Eta neri erantzuteko betik eman gabe, gora begira, ao zabalka, zatotik ardoa edaten ari ba– litz bezela, a-a-a-a luze bat kantatu zin, abotsa metu ta lodituz, alako biurri ta dardarak egi– ñaz; kio ederrik ere bai tartean. Ardatza legor daukan gurdi baten mirriña zirudiken. Noiz– bait a bukatu zunean, e'rekin así uan. Ondoren, i,o,u; eta gero, neri begira ta keñuka, ala esan zidaken: - Arratsalde guzian bost letra oek beste– rik •etzin kantatu gure andaluzak. Ango toma– teak eskas itun arentzat. Sasi-bazterren batean azi-pilla ederra bota bearko zin. Olako bertso– laria izaten etzeok zalla. Egia esateko, nazka ematen zidatek. Okillak kantatzen dik oien gisa. Itotzen ari dirala ziru– dik. Ori ere danentzat txarra ez dek izango. Ba- 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz