BCCCAP00000000000000000001805
- Ba, ba! Jainkoak ematen ditun doaiak dituk oiek, Bixente! - Ala izan bear dute; ez diot ukatuko. Baña doaiak berberak dituzte semeak, eta aita baten– tzat ez al da arrotzekoa orí? Inguru oetan ez baigendun erdaldunik ikus– ten ere, gure arnasa orixe uan: bertsoa. Gu bi anaiok bakarrik geunden lekuan, batez ere bei– kontu genbiltzanean, bertsoak itun gure jolasa. Zer entzun ta ikusi, umeak ura ikasi. Guk ez genin beste gauzik ikusi ta entzuten. Iñungo erri– jaietara joaten bagiñan, bertsolariak bazter gu– zietan. Taberna-txulo guzietan bertsolariak. Eli– zatik ateeran, bi edo iru an ariko itun, zeñek ba– ño zeñek obeto abestu, bertso-paperak saldu nairik. Gure etxe-barru ontan, sagardotegira ze– tozenetan, bertsoak itun betiko leloa. Bertsolari sonatu xamarrak asten ziranean, elizan baño ixil ta erneago egoten uan jendea entzuten. Aita zana ere bertsolaria baizan, bere kideko lagunakin biltzen zanean, bertsoa beste konturik etzebilki– teken aiek. Alakok olako, olakok alako, ain bu– ruz argiak itun, bereala botako zizkiteken lerroan noizbait entzundako bertsoak. Illunabarretan gain ontara ateratzea asld uan, inguru oetako baserritarrak, beren lanari utzi gabe, doñu ede– rrean bertsoak kantatzen entzuteko. Orain, berriz, arriak ere negar egin lezakek. Baserri oietako neska-mutillak «¡Yo te quiero! ¡No te quiero, ma;a!» orruka entzungo dituk. Beren oiartzun nazkagarria, mendi oeirí eraginta, urrun or galtzen dek nunbait, Nere lagun xar batek ala esan zidaken bein: 77
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz