BCCCAP00000000000000000001805

baitu. Bazkaltzera bildu giñanean ala esan zioken aita zanak: - Aizak, Juan Kruz! Or kantatzen ari in– tzan bertso oiek norenak dituk? Juan Kruz gorri-gorri jarri uan lotsaz ta bil– durrez, eta etzioken erantzun. - Orduan ik jarri al dizkiok aitari orren bertso miñak? Kanta itzik! Kanta itzik! Amak piska bat axiatu zunean, aitaren zakar– aldiak arek baizekin baretzen, kantatu zizkin. Aita zanak, zutitu ta serio esku emanaz, esan zioken: - Bejondaikela, seme! Aita bera ere bertso– lanean zerbait badek -ez baizun bera baño obe– rik izan zeikenik uste--; baña etzekit semea ez ote zaion gallendu bear. Epelak sartu dizkiok aitari; baña bapo zeok, motel! Andik aurrera, zebillen lekuan, aitak berak egiten zin semearen aldarria, pregoia. Buruz ika– si ta kantatu ere bai. - Oraindik bizarrik nabarmendu etzaion ume mukizu batek aitari jartzeko bertsoak al dituk oiek? -esan ornen zioken bein, bertso oiek entzun zitunean, erriko bikarioak-. Erres– peto geiago bear dio semeak aitari! Lañeza ema– tea ez dago ongi! - Bikario jauna: ezagun dezu semerik ez dezula. Semeak benetan maite ditun aitak, bera baño geiagoak nai lituzke semeak; eta au ez da– kit ez ote datorren geiagoa. Neretzat arro-bidea besterik ez dakar onek. Nolako enborra alako ezpala, esan oí da. Olako ezpalak ateratzen ditun enborra, nolakoa ote da? Bejondeiola! Ondoren– goak baditut! 76

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz