BCCCAP00000000000000000001805
zaunkaka asten bazan, aizeari ere zaunka egiten baizion arek, aita zanak laxter aginduko ziguken; gu baño geiago ikusia baizan, eta baizekin an aiz– katzen gendun erbiak geienetan norako joera artzen zuan. - Olako bide-gurutzetan sarea jar zazute lenbailen. Eta: - Juan Kruz, sare ondoan jarri adi! Arek sarea jarri zula-ta txistu egiten zunean, utziko zioken lepotik artuta zeukan txakurrari. Beste gañerakook alegiñak egingo genizkin, isti– llutan erbi ura bide artara ezin sartu-eraziz. Izu– tua nola etortzen baizan, gaxoak etzin sarerik ikusten, eta, anka ta buruz korapillatua, sarean geratzen uan. Zeruaren azpian ez uan orduan gu bezelakorik. Zoritxarreko arrats batean, Juan Krutzi iges egin etzioken bada? Arek entzun zitunak! Urren– goan aita bera jarriko zala; etziola ari iges egin– go, ez. Arrokeriak beñere gauz onik ez eta lenbiziko erbiak iges egin zioken. Bada-ezpada ere, ixilik geratu giñun; aita zana ere bai. Baña, andik au– rrera, Juan Krutz jartzen uan sare ondoan beti. Geienean erbia billatzen genin; arrapatu or– dea gutxitan. Erbia puska ttikia ta zaulia baita, nai dan lekura eramateko. Illunpean gañera. Aiek ibiliak! Len esan detan erbi-kontu orri jarri zizkioken Juan Krutzek bere lenengo bertsoak, oraindik amabost urte etzitularik. Nai nikek aietxek bane– kizki! Eta bein, kantari ari zala, aitak berak na- 75
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz