BCCCAP00000000000000000001805
- Utziezu! Ontzako urreak baño errezago billatuko dituzu, bai, katuak! Aita, geienean alde izaten genin, eta orri es– kerrak. Oso erbi-zalea baizan, eta nunaítik eskeak ízaten baizítun. Goízen batean, gere ura txíntxi– lik genekarrela ikusten bagiñun, eguzkiaren az– pían ez uan gu bezelako mutillik. Munduko katu ta arratoi-txakurrengatik ajola zioken orduan ari. Gaur baño erbi-aukera obea ízaten al uan, izan ere-ta. Erbi baten arrastoak artu orduko gaur, iru edo lau erritako eiztariak, sei edo zazpina txaku– rrekin, zaunka ta iskanbilla, mendiak bete gizon, inguruak aidatuz eta bazter guziak ondatuz, or zetozek, bide-gurutze bakoítzeko eiztariren bat puntuan jarriz. Erbirik aizkatzen badute, ango zaunka, txistu, tiro-ots ta oiuak! Akelarre bat, Ataño! Ederki kostatzen zaiek azkenerako erbia. Ez dizkik oso puska merkeak izango. Ezta urrez– koa balitzake ere. Agintariak ez badute neurririk artzen, txantxangorririk etzaiguk geldituko aurki. Goizean xoxo birigarroen kantu atsegíñera es– natzea, gauza zoragarria dek bada, motel. Goí– zean leioa zabaldu orduko, etxe-inguru danean kantari. Gaurko gazteak bai al zekitek erren be– rri? Lengo oitura zarrik ez ditek maite, eta be– rri onik etzekarkigutek. Gure aita zanarekin, erbi atzetik amaika arrats igaroak gaituk. Beti bazin erbiren baten eskea; eta, jakiña, gaberdi-inguru ortan, goiz al– dera geienean, ateratzen giñun. Ortarako geneukan erbi-txakur alper bat ar– tuta. Onek erbi-arrastoren bat artzen bazun edo
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz