BCCCAP00000000000000000001805

dun ikusteko. Okertuta lokarriari tiran eusten zion zumalikarraren gañera saltako zin lenbizi; gero andik lurrera, eta, ikusi-mukusin an zebi– llela, tranpizko txipotxaren gañera igotzen za– nean, orra gure txantxangorria bi anketatik txin– txilik. Amaikak utzi ziteken bizia. Gizona dabi– llen lekuan, an baidabil txantxangorria ere. Erbi ederrik ere erortzen uan iñoiz, bai, gure txolarteetan; baña bakanago. Erbia gautarra dek, arrasto gutxi uzten duana gañera; baña, esi, ata– ka, sasi edo langaren batetik bere igaroeran, txi– potx edo arantzen batek ille banakak kentzen baizizkiok, tarte artan ongi lotuta alanbre biguin, biurkor, me bat txibistean jartzen genioken, ta saltaeran lotua an geratzen uan gure erbi gaxoa txintxilik eta, zenbat eta geiago ibilli, orduan ta geiago estutzen zala. Indarka ari zala, ito baño len alanbrea eten ta iges egiten ere bazekiteken; baña ez beti ordea: txintxilik ere itoa arkitzen genin iñoiz. Amaika katu ta arratoi-txakurrek ere uzten ziteken bizia. Orduan, ixilka gordean artuta, be– ko leizera. - Norbaitek il du gure katua! Aspaldi on– tan ez da azaldu! -esango zin amak. Aitak ere aldamenetik, zorrotz asko, bere betiko erantzuna: - U m e mukizu oen txolartean eroriko zan-ta. Biurrikeri guziak guk egiñak izaten itun aita– rentzat. Txikitan, ziotenez, olakoak egiña baizan bera. Baña geienetan asmatzen zin. - Gaxoa! Ain piña zana... 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz