BCCCAP00000000000000000001805
ote genun. Andik ler eginda etxera etortzean, beiak larrera ateratzerik ez baizeukaten, laxter esango ziguken aitak: - Ote-puska bat nunbaitik ekarri bearko dezute bada, mutillak! Beiak jan gabe ezin edukiko dizkiegu ! Artu zaku zar bana burutik bera, igitaia bere kirtenean, zato bat barrukoz kanpora ongi lotua, otez eskuak ez zulatzearren, matxarde ta soka; an aritzen giñun elurretan otegiñan, eka– rri-trabesa deitzen genion aizkora antzeko erre– minta batekin. Sagar jotzerakoan bezela, ol batzuen gañean txikitu ta laxter joango giñun, lurmenak egin ta tranpak jarriz, txori arrapatze– ra. Urrengo goizerako beatz-muturrak gorri-go– rri egin ta aunditu, azkureka asiko niñun ta kito: negu guzirako ospelez beteko zaizkidaken eskuak. Askotan, azkureka ta miñez ezin buru– tuz, negarrari ematen nioken, lertu ta aragi bizi– tan edukitzen bainitun. Baña ajola zidaken neri! Sagar-azpi ta sasi-bazter guziak txolartez bete– tzen genizkin. Egunero irutan aiek ikusi gabe onik ez genin izaten, berriz: goizean, bazkalon– doan eta illunabarrean. Jainkoak zekik gure txo– larteetan zenbat xoxo ta birigarrok utzi duten bizia, gaur baño ugarixeago al uan-ta. Tarteka ollagor ederrik ere bai, eta zergatik egia ez esan? Iñoizka auzoko kapoiren batzuk ere bai; baña au askatu ta etxera bialtzen genin. Alare, txantxangorri gizajoak pagatzen zite– ken larrutik. Gu txolartea jartzen ari giñan arte, ara-onera txorrotxioka an ibilliko uan. Guk alde– giten gendun orduko, jetxiko uan zer egin gen- 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz